Apika

Datuen babesa eta pribatutasun politika

Datu pertsonalen babesa

Datuen Babeserako Araudi Orokorreko 13. artikulua betez (Europar Batasuneko Arautegia 2016/679), honako informazioa ematen dugu www.egunean.eus webgunearen bidez jasotzen diren datuen tratamenduari dagokionez:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?

Sozietatearen izena: Iametza Interaktiboa S.L.
IFK: B-20963302
Helbidea: Zirkuitu Ibilbidea 2, 1 pabilioia
Herria: 20160, Lasarte-Oria
Helbide elektronikoa: kaixo@iametza.eus

Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?

Zure datuak erregistroa egitean jasotzen ditugu eta zurekin harremanetan jartzeko baino ez ditugu erabiliko.

Zenbat denboraz gordeko dira datuak?

Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean Iametzako EGUNEAN ERABILTZAILEAK fitxategian gordeko dira.

Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?

egunean.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:

  • Erregistroa egiterakoan eman diguzun berariazko baimena.

Nori utziko zaizkio zure datuak?

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei emango.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:

Sarbide eskubidea: Datu-emaileak Iametzari emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.

Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio Iametzari, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.

Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak Iametzari bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.

Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea Iametzak bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan Iametzak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak Iametzari eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan Iametzak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Eramateko eskubidea: Datu-emaileak Iametzari bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.

Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.

Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.aepd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)

Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea Iametzaren posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716