Apika

Lege oharra

Lege-Informazioa

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu Egunean webgunearen titularra honako hau dela:

Sozietatearen izena: Iametza Interaktiboa
IFK: B-20963302
Helbidea: Zirkuitu Ibilbidea 2, 1 pabilioia
Herria: 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: 943 37 67 16
Helbide elektronikoa: kaixo@iametza.eus

1. Erantzukizunak eta bermeak

Apika-steam.eus webgunea erabiltzaileak borondatez sartu ahal izango da eta doan. webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika.

Webgune honetako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango da. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Iametzak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Iametzak espresuki uko egiten diote webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Apika-steam.eus webguneak beste webgune batzuetarako estekak jartzen ditu. Iametzak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Iametzak ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzule izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta.

Iametzak berarentzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. Iametzak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizunik. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako edukiek Creative Commons lizentzia dute, eduki horiek argitaratu dituzten hedabideek modu horretan zabaldu baitituzte.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webgune honetako edukiak erabiltzean lizentziak kasu bakoitzean ezartzen dituen baldintzak bete ezean, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira. Kodearen lizentzia GNU Affero General Public License da.

Lizentzia honek eskubide hauek ematen dizkizu:

  • Iturburu-kodea kopiatu eta birbanatu dezakezu.
  • Programak nola funtzionatzen duen aztertu eta zure beharretara egokitutako lan eratorriak sor ditzakezu, baita helburu komertzialarekin ere.

Beti ere baldintza hauek betetzen badituzu:

  • Softwarearekin batera lizentziaren kopia eta jatorrizko egilearen copyright oharra banatu behar dituzu eta iturburu-kodeak eskuragarri egon behar du, baita erabiltzaileek softwarea zerbitzari baten bidez erabiltzen badute ere.
  • Lan eratorri bat sortzen baduzu lizentzia bera erabiliz banatu behar duzu eta kodeari egindako aldaketak dokumentatu.

3. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Iametzak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Iametzak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

4. Jurisdikzioa

Iametzaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Iametza eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

5. Indarraldia

Iametzak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Iametzak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Iametzak gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716