APIKA STEAM Laborategia Iametzak sustatutako proiektu bat da, Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun zientifiko-teknologikoen inguruko interesa piztea helburu duena.
Egitasmo honen bidez, honako gaitasunak eta ezaugarriak landu nahi ditugu:
STEAM siglek bost jakintza alorreri egiten diete aipamen: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) eta belaunaldi berriak arlo zientifiko-teknologikoetan prestatzeko ahalegina dago formulazio horren atzean.
Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzari esker eraman dugu aurrera. Lehen egitasmo pilotua Arizmendi ikastolarekin elkarlanean egin dugu. Baina Iametzaren helburua Euskal Herriko eskolatan esperientzia honen antzekoak martxan jartzea da.
Horretarako, egitasmo honen baitan sortzen goazen material guztia modu librean sareratzen joango gara, CC BY-SA (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu_ES) lizentziapean, nahi duenak kontsultatu eta erabili dezan.
Bestalde, Iametzak hala nahi duten formazio zentroei eta profesionalei bere zerbitzuak eskaintzen dizkio.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716