Almen guneko LH6ko ikasleek erronka zehatz baten inguruan barneratuko dituzte ezagutza zientifiko-teknologikoak, hau da, euren eskolako oilategian berrikuntza bat txertatu beharko dute.
Izan ere, asteburu eta oporraldietan, Ikastolako oilategiko bizitza ez da behar bezala bermatzen. Udan esaterako, azeriak 16 oilo hil ditu. Horren aurrean ikasleei erronka zehatza planteatuko zaie:
Irakurri gehiagoAlmen eta Gaztelupe guneetako DBH1eko ikasleek musika eta artea teknologiarekin uztartzen dituzten 3 proiektu gauzatuko dituzte Makey Makey-a erabiliz: Ebakuntza jolasa, gitarra elektrikoa eta pianoa.
Esperientzia honen helburua gaitasun artistiko eta musikalak dituzten ikasleei zientzia eta teknologiaren mundua erakargarriago egitea da.
Irakurri gehiagoHasieratik Arizmendi ikastolarekin batera garatu dugun hirugarren proiektu hau eskolako patioaren edo atsedenaldi garaiaren birmoldaketa behar batekin lotu zen. Eta hortik abiatuta Escape Room bat egiteko egitasmoa garatu da, hezkuntza formalaren barruko aisialdi garaiaren beste erabilera bat egiteko helburuarekin. Covid-19 egoerak baldintzatuta, hasieran modu presentzialean planteatuta egon arren, egitasmoa modu birtualerako egokitu eta gauzatu dugu.
Egitasmo honetan Arizmendiko Gaztelupe eta Almen guneetako DBH1eko 114 ikaslek hartu dute parte (54 mutil eta 60 neska).
Irakurri gehiagoIAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716