Almen guneko LH6ko ikasleek erronka zehatz baten inguruan barneratuko dituzte ezagutza zientifiko-teknologikoak, hau da, euren eskolako oilategian berrikuntza bat txertatu beharko dute.
Izan ere, asteburu eta oporraldietan, Ikastolako oilategiko bizitza ez da behar bezala bermatzen. Udan esaterako, azeriak 16 oilo hil ditu. Horren aurrean ikasleei erronka zehatza planteatuko zaie:
Nola eraikiko dugu oilategirako ate automatiko bat, argiaren arabera ireki eta itxiko dena?
Erronka horri aurre egiteko ikasleek ordenagailu bidez Snap4arduino programa erabiliz programatzen ikasiko dute eta zirkuitu elektriko baten funtzionamendua ulertuko dute zirkuitu biziak simulatuz.
Egitasmo hau gelan lantzeko material desberdina landu da:
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716