Hasieratik Arizmendi ikastolarekin batera garatu dugun hirugarren proiektu hau eskolako patioaren edo atsedenaldi garaiaren birmoldaketa behar batekin lotu zen. Eta hortik abiatuta Escape Room bat egiteko egitasmoa garatu da, hezkuntza formalaren barruko aisialdi garaiaren beste erabilera bat egiteko helburuarekin. Covid-19 egoerak baldintzatuta, hasieran modu presentzialean planteatuta egon arren, egitasmoa modu birtualerako egokitu eta gauzatu dugu.
Egitasmo honetan Arizmendiko Gaztelupe eta Almen guneetako DBH1eko 114 ikaslek hartu dute parte (54 mutil eta 60 neska).
Escape Rooma giza gorputzaren funtzionamenduarekin erlazionatuta egongo zela adostu zen. Hasierako ideia zen ikasleek gorputzeko aparatu desberdinei buruzko kontzeptuak barneratzea eta horiekin joko desberdinak antolatzea. Amaieran Escape room fisiko batean lehiaketa modura ikasleek ikasitakoa praktikan jarri nahi zen.
Erronka horri heldu aurretik Scratch erabiliz programazioaren oinarriak ikasteko tutorial bat egin zuten ikasleek: petaloetatik abiatuta lorategi bat sortzea zen helburua. Hemen ikus ditzakezue prestatu genuen bideotutoriala eta azken emaitza (sakatu bandera ikusteko).
Tutorialaren iturburu-kodea: https://scratch.mit.edu/projects/402000716/editor/
Baina Covid-19 egoerak guztia hankaz gora jarri zuen eta azkenean modu birtualean egin behar izan da lanketa eta Escape Room-a bera. Hori bai, talde-lanaren filosofia ahal zen neurrian mantendu nahi izan da, lanketa birtualean ere.
Ikasitakoa aplikatuz aktualitatearekin lotutako bideo-joko bat programatu zuten ikasleek: logela bat koronabirusaz garbitzea. Behean probatu dezakezue, sakatu bandera jolasteko. Ondoren, Escape Room-erako giza gorputzeko aparatuekin lotutako erronka bana programatu zuten.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716