Tolesdura sentsoreak nahiko garestiak direnez guk geuk sortuko ditugu (tolesdura sentsore bakoitzak 15 € inguru bider 5 behatz = 75€ esku bat egiteko). Horretarako papera, ar-ar kable bat, zelo eta aluminiozko zinta erabiliko ditugu.
Kablearen zatiak aluminiozko zinta zatietan itsatsiko ditugu zinta itsasgarria erabiliz. Aurreko pausoan bistaratu ditugun kablearen hariek aluminiozko zintaren alde metalikoan joan behar dute.
Modu honetan kablearen eta zintaren arteko lotura nahiko eskasa da eta kablea erraz ateratzen da. Itsasgarria edo eztainuztatzeko gailu bat eskura baduzue aluminiozko zintaren eta kablearen arteko lotura sendoagoa izango da (kobrezko haria aluminiozko zintari soldatzea ez da erraza). Itsasgarria erabiltzen baduzue, kontuan izan kablearen harien eta zintaren alde metalikoaren artean kontaktua egon behar duela. Horretarako kablearen plastikozko zatia zintara itsatsi eta haria zinta itsasgarriarekin bildu daiteke.
Kablea eta aluminiozko zinta kartoizko zatiaren gainean itsatsiko ditugu. Aluminiozko paperak alde batetik itsasgarria badu hori erabil dezakezue, bestela zinta itsasgarria erabiliz lotu daitezke. Zinta itsasgarria erabiliz gero, aluminiozko zintaren ertzetan bakarrik erabili. Aluminiozko aldearen zatirik handiena agerian geratzea komeni da.
Sentsorea probatzeko irudian ikusten den programatxoa osatuko dugu Snap4Arduinon.
Sentsorea tolestu gabe dagoenean 1023 inguruko balio bat itzuliko digu 0 pin analogikoan.
Sentsorea tolestean balio txikiago bat itzuliko digu. Tolestean kontuz ibili behar da, kableak ez ateratzeko. Diferentzia handia izatea komeni zaigu, bi egoerak erraz bereizi ahal izateko, baina erabilitako materialen arabera aldea desberdina izango da. Guk emaitzarik onenak paper lodiarekin lortu ditugu. Diferentzia txikia bada beste paper mota bat erabiliz eraiki beharko dugu sentsorea.
Gure kasuan balio hauek lortu ditugu:
Bi egoerak argi bereizi ditzakegu.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716