Apika

Ebakuntza jolasa

Unitate honetan “Ebakuntza” mahai-jolas ezaguna egingo dugu Makey Makey-a erabiliz.

Beharrezko materiala

  • Kartoizko kaxa bat

  • Kola zuria

  • Makey Makey

  • Zilarrezko papera

  • Guraizeak

  • Kuterra

  • Zinta isolatzailea

  • 2 zotz

Urratsak

  • 1

    Gutxi gorabehera A4 orri baten antzerako tamaina duen kaxa bat erabiliko dugu baina beste tamaina batekoa ere izan daiteke.

  • 2

    Nahi dugun irudia inprimatu eta kaxaren gainean itsatsiko dugu kola zuria erabiliz. Guk Minion bat erabiliko dugu baina gustuko duzuen beste edozein irudi erabili dezakezue.

  • 3

    Kuter bat erabiliz, kontuz kontuz, zulo bat moztu irudiaren gainean.

  • 4

    Zuloaren barruan jarriko dugun kaxa sortu behar dugu hurrena. Horretarako zuloaren neurriak kontutan hartuz 5 kartoi zati moztuko ditugu.

  • 5

    Kartoizko zatiak zinta isolatzailearekin itsatsiko ditugu kaxa bat osatuz.

  • 6

    Aurreko pausoan sortutako kaxa zilarrezko paperez bilduko dugu barrutik eta kanpotik.

  • 7

    Bi zotzak zilarrezko paperez bilduko ditugu.

  • 8

    Kaxa zuloan finkatu aurretik proba bat egingo dugu. Horretarako aurretik 2 gauza egin behar ditugu: Pultsera bat zilarrezko paperarekin bilduko dugu irudian ikusten den bezala eta krokodilo kable bat erabiliz Makey Makey plakaren lurra konexio batera konektatuko dugu. Beste krokodilo kable baten mutur bat zuloan jarriko dugun kaxaren zilarrezko paperean konektatuko dugu eta bestea Makey Makey plakaren SPACE konexioan (ikusi 10. pausoko irudia konexioak nola egin jakiteko).

    Dena ondo egin badugu, eskumuturreko jarrita dugula zilarrezko paperarekin bildutako zotzekin kaxaren zilarrezko papera ukitzean Makey Makey-aren argia piztuko da. Nahi baduzue bongoen webgunea ere erabil dezakezue funtzionatzen duen ikusteko.

  • 9

    Kaxa zuloan finkatuko dugu zinta isolatzailea erabiliz.

  • 10

    Kaxaren albo batean zulo bat egingo dugu Makey Makey-a USB bidez ordenagailura konektatzeko kablea eta eskumuturrekora konektatuko dugun krokodilo kablea pasatzeko. Ondoren, behin betiko konexioak egingo ditugu: zuloko kaxaren zilarrezko papera SPACE konexiora eta eskumuturrekoa lurrera.

  • 11

    Zilarrezko paperarekin bildutako zotzak zuloko kaxako zilarrezko papera ukitzean soinu bat erreproduzitzea nahi dugu. Horretarako Scratch erabiliko dugu: https://scratch.mit.edu/projects/editor/

    Soinuak fitxan audio berri bat gehituko dugu, adibidez, Minionek ateratzen duten soinu bat.

  • 12

    Ondoren programatxo hau osatuko dugu Scratch-en.

  • 13

    Jolastu ;)

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716