Unitate honetan Guitar Hero bideo-jokoko estiloko gitarra bat egingo dugu Makey Makey-arekin. Giderrean traste bakoitzeko tekla bat edukiko du. Guztira, 6 nota desberdin jo ahalko ditugu eta horretarako 6 tekla jarri behar dira eta zazpigarren bat zirkuitua ixteko. Orain pausuz pausu azalduko dugu.
Beharrezko materiala:
Kartoi kaxa bat
Kola zuria
Makey makey
Kablea
Koloretako errotulagailuak
Zilarrezko papera
Zilarrezko paperaren erdiko tutua
Guraizeak
Zeloa
Erregela bat
Grapagailua
Gitarra probatzeko garaia heldu da! Ireki https://apika-steam.eus/gitarra/ webgunea nabigatzaile batean eta probatu!
ERRONKA
Ireki Scratch nabigatzaile batean: https://scratch.mit.edu/projects/editor/ Gai izango al zinateke gitarraren tekla desberdinak sakatzean dagozkion soinuak erreproduzitzeko?
OHARRA: Scratch-en gitarraren soinuak badaude. Joan Soinuak fitxara eta sakatu "Aukeratu soinu bat", bertan aurkituko dituzu. Nahi izanez gero Scratch-eko beste edozein soinu ere erabil dezakezue edo zuek grabatutako soinuak.
Scratch-ek ekartzen dituen gitarren soinuek musika notazio anglosaxoia erabiltzen dute, hauek dira baliokidetasunak:
A -> LA
B -> SI
C -> DO
D -> RE
E -> MI
F -> FA
G -> SOL
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716