Unitate honetan piano bat egingo dugu Makey Makey-a erabiliz, oktaba bakarra edukiko du.
Beharrezko materiala:
Paper zuria jarriko diogu kartoiari gainetik kola zuriarekin itsatsita bertan teklak pintatu ahal izateko.
Pianoaren marrazkia kartoi gainean marraztu. Errotulagailu beltza eta erregela erabiliz piano baten teklak marraztuko ditugu. Horretarako, egiazko piano baten irudia edukitzea ongi egon daiteke.
Tekla guztiak marraztuta daudenean, tekla zurien erdian zulo bat eginen dugu bertatik kablea pasatu ahal izateko.
Pianoa probatzeko garaia heldu da! Ireki https://apika-steam.eus/pianoa/ webgunea nabigatzaile batean eta probatu!
ERRONKA
Ireki Scratch nabigatzaile batean: https://scratch.mit.edu/projects/editor/ Gai izango al zinateke pianoaren tekla desberdinak sakatzean dagozkion soinuak erreproduzitzeko?
OHARRA: Scratch-en pianoaren soinuak badaude. Joan Soinuak fitxara eta sakatu "Aukeratu soinu bat", bertan aurkituko dituzu. Nahi izanez gero Scratch-eko beste edozein soinu ere erabil dezakezue edo zuek grabatutako soinuak.
Scratch-ek ekartzen dituen pianoaren soinuek musika notazio anglosaxoia erabiltzen dute, hauek dira baliokidetasunak:
A -> LA
B -> SI
C -> DO
D -> RE
E -> MI
F -> FA
G -> SOL
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716