Makey Makey plakak eguneroko bizitzako gauzekin musika instrumentuak, jolasak eta bestelako asmakizun interaktiboak sortzeko aukera ematen du. Irudimena da muga bakarra!
Makey Makey kaxa bat irekitzean osagai hauek aurkituko dituzue:
Makey Makey plaka bat
USB kable bat
7 krokodilo kable
6 kable
Makey Makey plakak aurreko aldean krokodilo kableentzako 12 konexio ditu:
SPACE (zuriune) konexio bat: teklatuko zuriune botoiaren parekoa da.
CLICK konexio bat: saguarekin klik egitearen parekoa da.
4 gezi konexio: teklatuko gezi botoien parekoak dira.
6 EARTH (lurra) konexio.
Zerrendako lehen 6 konexioek korronte elektriko txiki txiki bat ematen dute eta lurra konexioek zirkuitua ixten dute.
Zirkuitu elektriko batean elektrizitate iturri bat eta zirkuitua ixten duen lurra konexio bat egoten dira material eroale batez lotuta, orokorrean kable baten bidez. Zirkuitua itxita badago elektrizitatea igarotzen da bertatik, adibidez, bonbila bat piztuz. Zirkuitua irekita badago berriz ez da elektrizitaterik igarotzen.
Aurreko ariketako 4. pausoan esku batekin lurrera konektatutako krokodilo kablearen punta eta bestearekin platanoa ukitzean zirkuito elektrikoa ixten dugu. Elektrizitatea SPACE konexiotik irteten da, krokodilo kablean zehar platanora iristen da. Platanotik gure eskura pasatzen da eta gure gorputzean zehar igaro ondoren beste eskutik lurrera konektatutako kablean zehar Makey Makey-ra iristen da zirkuitua itxiz. Korrontea oso txikia denez ez dugu ezer nabaritzen, baina kontuan izan orokorrean elektrizitatea duten kableak ukitu behar.
Material eroaleak: Karga elektrikoa puntu batetik bestera oztopo handirik gabe garraiatzen dute. Adibidez: Kobrea. Kable elektrikoen barnean erabiltzen da elektrizitatea garraiatzeko.
Material erdi-eroaleak: Karga elektrikoa puntu batetik bestera oztopo batzuekin garraiatzen dute. Adibidez: Silizioa. Mugikor, ordenagailu eta beste tresna elektronikoen txipak sortzeko erabiltzen da.
Material isolatzaileak: Karga elektrikoaren bidea oztopatu eta mozten dute. Adibidez: Plastikoa. Kable elektrikoen barneko kobrearen inguruan plastikozko geruza isolatzaile bat egoten da.
Makey Makey-arekin zirkuituak osatzeko nahikoa da materiala pixka bat eroalea izatearekin. Zirkuituak egiteko erabil ditzakezun materialen adibideak:
Metalezko objektuak, zilarrezko papera...
Fruta eta barazki gehienak
Landareak (oso lehorrak ez direnak)
Plastilina
Arkatzaren grafitoa. Arkatzarekin paper batean egindako zirkuituak ere erabil ditzakezu.
Pertsonak ere eroaleak gara. Konektatu pertsona bat lurra konexiora eta beste pertsona bat tekla baten konexiora. Elkar ukitzean zirkuitua itxiko da.
Makey Makey-ren webgunean hainbat proiekturen adibideak ikus ditzakezu: https://labz.makeymakey.com/remixes
Goazen aplikatuz ikastera!
Esku batekin lurrera konektatutako krokodilo kablearen punta ukitzen dugun bitartean beste eskuarekin platanoa ukitzen badugu ordenagailuak zuriune tekla sakatu bagenu bezala ulertuko du. Probatu adibidez testu editore batean.
OHARRA: platanorik ez badaukazue eskura SPACE konexiora konektatutako krokodilo kablearen punta zuzenean eskuarekin ukituta ere berdin funtzionatuko du. Bestela probatu beste gauza batzuekin!
Ireki nabigatzaile bat ordenagailuan eta joan https://apps.makeymakey.com/bongos/ webgunera. Esku bateko bi behatzekin lurrera konektatutako kablea ukitzen dugun bitartean platano eta mandarina ukitzen baditugu ordenagailuko bongoak joko ditugu!
Esku batekin lurrera konektatutako krokodilo kablearen punta eta bestearekin platanoa ukitzean zirkuito elektrikoa ixten dugu. Elektrizitatea SPACE konexiotik irteten da, krokodilo kablean zehar platanora iristen da. Platanotik gure eskura pasatzen da eta gure gorputzean zehar igaro ondoren beste eskutik lurrera konektatutako kablean zehar Makey Makey-ra iristen da zirkuitua itxiz. Korrontea oso txikia denez ez dugu ezer nabaritzen, baina kontuan izan orokorrean elektrizitatea duten kableak ukitu behar.
Zirkuitua ixtean Makey Makey plakak ordenagailura teklatuko zuriunea tekla sakatzearen parekoa den seinalea bidaltzen du. Zirkuitua ez badago itxita, hau da, korronte elektrikoa ematen duten konexio bat eta lurra konexio bat ez badaude elkarren artean lotuta, Makey Makey plakak ez du seinalerik bidaltzen ordenagailura. Mandarinarekin beste zirkuitu desberdin bat osatzen dugu, kasu horretan ezkerrera gezia konexioan konektatuta dagoenez seinale hori bidaltzen da ordenagailura.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716