Apika

LEDa piztu zuzenean Arduinoren pinetara konektatuta

Arduino plakek konexioak dituzte, zuloen bidez egiten dituzte konexioak. Pin izenez ezagutzen dira eta ariketa honen xedea bi konexio (pin) erabiltzea da.

Arduinoaren pinak

Pinak Arduinoak dituen konexioak dira. Ariketa honetan 2 erabiliko ditugu:

  • 3V3 jartzen duena: 3,3 Volteko tentsioa ematen du beti.
  • GND jartzen duena: GND lurra esan nahi duen ingelesezko ground hitzaren laburdura da. Pin hau zirkuituak ixteko erabiltzen da.

Bi hankako LEDa

Bi hankako LEDen hankek luzera desberdina izaten dute, bat bestea baino luzeagoa izaten da.

  • Hanka laburra, negatiboa da eta katodo deitzen zaio. Zirkuituan elektrizitatea doan aldera, lurrera, konektatzen da hanka hau.
  • Hanka luzea, positiboa da eta anodo deitzen zaio. Zirkuituan elektrizitatea datorren aldera konektatzen da hanka hau.

Hanka positiboa eta negatiboa zein diren gogoratzeko trikimailua: hanka laburra negatiboa da eta luzea positiboa.

Urratsak

  • 1

    2 hankako LED bat hartu eta hanka laburra GND (ground, lurra) jartzen duen pinean sartu behar da eta hanka luzea 3V3 jartzen duenean. Horretarako hanka luzea pixka bat okertu beharko dugu, irudian ikusten den bezala:

    GARRANTZITSUA: 3V3 jartzen duen pina erabil behar da, ez 5V jartzen duena. 5Vkoa erabiliz gero LEDa hondatzeko arrisku handia dago. 3V3koan ere hondatu daiteke eta horregatik erresistentzia bat jarriko erabiliko hurrengo ariketetako batean.

    Hanka laburra konektatzean zirkuitua itxiko da eta ondorioz korronte elektrikoak LEDa piztuko du.

    Hau da elektrizitateak egingo duen bidea:

    Elektrizitatea 3V3 pinetik atera eta LEDaren hanka luzean zehar LEDaren burura iritsiko da, LEDa piztuz. Ondoren, elektrizitatea LEDaren hanka laburrean zehar GND pinera joango da, zirkuitua itxiz.

Materiala

  • Arduino plaka bat
  • 2 hankako LED bat

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716