Snap4Arduino erabiliz Arduino plaka programatu ahal izateko prestaketa lan batzuk egin behar dira aurretik. Hemen dituzue xehetasunak.
Irakurri gehiago
Ariketa honetan LED argi bat piztuko dugu Arduinoaren pin izeneko zulotxoeta konektatuz.
Irakurri gehiago
Aurreko ariketan bezala LED bat piztuko dugu zirkuitu elektriko bat osatuz, baina kasu honetan LEDa Arduinora zuzenean konektatu ordez prototipo plaka bat eta ar-ar kableak erabiliko ditugu zirkuitua osatzeko.
Ariketa hau aurrekoaren oso antzekoa da. Desberdintasun bakarra LEDaren aurretik jarriko dugun erresistentzia da, baina zergatik erabili behar dugu erresistentzia bat?
Irakurri gehiago
Arduino plakarekin gauza interesgarriagoak egin ahal izateko programazioaren oinarriak ikasi behar ditugu aurretik: gertaerak, aldagaiak, begiztak, baldintzak, blokeak sortu (funtzioak)...
Unitate honetan gertaerak zer diren azalduz hasiko gara.
Irakurri gehiago
Unitate honetan programazioaren oinarrizko beste 2 kontzeptu ikasiko ditugu: aldagaiak eta begiztak.
Irakurri gehiago
Unitate honetan programazioaren oinarrizko beste kontzeptu bat ikasiko dugu: baldintzak.
Irakurri gehiago
Programazioaren oinarriei buruzko azken unitate honetan bloke (funtzio) berriak nola sortu ikasiko dugu.
Irakurri gehiago
Aurreko tutorialetan zirkuituen eta programazioaren oinarriak ikasi ditugu, tutorial honetan biak erabiliko ditugu.
Irakurri gehiago
Ariketa honetan osagai elektriko berri bat erabiliko dugu: RGB LEDa.
RGBk Red, Green, Blue adierazten du, hau da, Gorria, Berdea, Urdina. Kolore horiek eta beren konbinazioak eman ditzake LED honek.
Irakurri gehiago
Aurreko unitatean erabili genuen argitasun sentsorea digitala zen, hau da, argitasun mailaren arabera korrontea itzultzen zuen ala ez.
Unitate honetan erabiliko ditugun argitasun sentsorea aldiz analogikoa da, hau da, itzultzen duten balioa tarte zabalago batean dago. Arduinoan erabiliko ditugun sentsore analogikoek 0 eta 1023 zenbakien arteko balio bat itzultzen dute.
Irakurri gehiago
Ariketa honetan potentziometroak nola erabili ikasiko dugu. Potentziometroa biratuz 11. unitatean erabilitako RGB LEDaren argien txandakatze abiadura aldatuko dugu.
Irakurri gehiagoIAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716