Apika

Programazioaren oinarriak (II): aldagaiak eta begiztak

Aldagaiak

Aldagaiak balio (zenbaki bat, testu bat...) bat gordetzeko erabiltzen diren blokeak dira. “Aldagaiak” atalean daude aldagaiak sortu, balio bat ezarri eta abar egiteko blokeak.

Begiztak

Begizta baldintza bat bete arte errepikatzen den agindu sorta bat da.

Adibidez, “Korrika egingo dut kilometro bateko distantzia burutu arte”. Esaldi hori aztertuz gero, korrika egitea ekintza da eta baldintza kilometro bat betetzea da. Baldintza betetzen denean ekintza egiteari utziko diogu.

Batetik bosterako zenbakiak

Lehen “Kaixo mundua!” esan dugun bezala oraingoan batetik bosterako zenbakiak agertzea nahi dugu. Lehenik 1, gero 2, gero 3...

Horretarako programatxo hau idatziko dugu:

“itxaron x segundo” blokea berria da, “Kontrola” atalean dago.

Bandera klik egitean pantailan agertuko zaizkigu zenbakiak. Baina egon behar du hau egiteko modu hobe bat, ezta? Oraingoan lehen bost zenbakiak bistaratu nahi genituen baina lehen hamarrak bistaratu nahi bagenitu zer? Edo lehen ehun zenbakiak?

Horrelako lanetarako begiztak erabiltzen dira. Jarraian pausoz pauso azalduko dugu batetik hamarrera nola zenbatu aldagai bat eta begizta bat erabiliz.


pdfErronkak | 0 bytes

Urratsak

  • 1

    Kontrola ataleko “errepikatu 10 aldiz” blokea “bandera klik egitean” blokeari lotuko diogu.

  • 2

    Aldagai bat sortuko dugu. Horretarako “Aldagaiak” ataleko “Sortu aldagaia” botoia sakatuko dugu.

  • 3

    Aldagaiari izen bat jarri behar diogu, gero erabili ahal izateko, adibidez, “zenbakia”.

    Ondoren, “Ados” botoia sakatu behar da.

    “Aldagaiak” atalean sortu berri dugun “zenbakia” aldagaia agertuko zaigu.

  • 4

    Aldagaiaren hasierako balioa ezarriko dugu “ezarri x 0” blokea erabiliz. Pauso hau begiztaren aurretik egin behar da. Hasieran 1 balioa emango diogu, hortik hastea nahi baitugu.

  • 5

    Aurreko ariketan egin bezala zenbakia esan eta segundo bat itxarongo dugu pauso bakoitzean baina kasu honetan zenbakia zuzenean idatzi ordez aldagaia erabiliko dugu.

  • 6

    Pauso bakoitzean aldagaiaren balioa handitzea falta zaigu. Horretarako “Aldagaiak” ataleko “aldatu x honela 1” jartzen duen blokea erabiliko dugu:

    Bloke horrek zenbakia aldagaian gordetako balioari 1 gehitzen dio. 2 jarriko bagenu balioari 2 gehituko lioke. -1 jarriko bagenu 1 kenduko lioke...

  • 7

    Sakatu bandera. Pantailan 1etik 10erako zenbakiak agertuko dira.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716