Baldintza baten arabera beteko diren agindu sorta bat da.
Adibidez, “5 euro ematen baldin badizkidazu pastel bat egingo dizut bestela ez”. Esaldia aztertuz gero, baldintza 5 euro ematea da eta ekintza pastela egitea.
Ondoko adibidean ikusi daiteke baldintza batek Snap4Arduino-n ze itxura duen. Bandera berdea sakatzerakoan hasiko da akzioa eta baldintza bat betetzen den begiratuko du. Baldintza hori dirua berdin bost izango da. Betetzen bada “Pastela egingo dizut” esaldia esango du eta ez bada betetzen “Dirurik ez didazu eman” esango du. Baldintzan dagoena egin ondoren bi segundo itxaron eta “Agur!!!” esango du.
Aldatu hasieran dirua aldagaiaren balioa eta ikusi zer gertatzen den.
Zenbaki bat positiboa den ala ez esaten duen programa
Lehen ikusi dugun bezala “zenbakia” izeneko aldagai bat sortuko dugu eta hasierako balio bat eman. Ondoren, baldintza bat jarriko dugu “zenbakia” > 0 bada “Positiboa!” esango du, bestela “Ez da positiboa!” esango du.
Aldatu hasieran aldagaian ezarritako zenbakia, jarri zenbaki positiboak eta positiboak ez direnak eta egiaztatu ondo funtzionatzen duen.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716