Apika

Klon bat nola sortu

Klonazioaren kontzeptua ulertu ondoren klonak sortzen hasiko gara!

Urratsak

  • 1

    “Kontrola” kategoriako “sortu nire burua ren klona” blokea jarriko dugu lehendabizi.

    Blokean klik eginez gero ez dugu ezer ikusiko klona pertsonaiaren gainean baitago.

  • 2

    Klon berri bat sortzean ausazko posizio batera mugituko dugu. Horretarako, bi bloke erabiliko ditugu:

    • “Kontrola” kategoriako “klon moduan hasten naizenean”. Gertaera bloke bat da. Dagokion pertsonaia klon moduan hasten denean bloke honi lotutako kodea exekutatuko da.

    • “Mugimendua” kategoriako “joan hona ausazko kokapena”. Pertsonaia ausazko kokapen batera mugitzen du.

  • 3

    Orain lehendabiziko blokeari berriz ere klik eginez gero katua posizio desberdin batean klonatuko da aldi bakoitzean.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716