Bukaerako erronka egin ahal izateko, azkeneko kontzeptua ikastea falta zaigu. Klonazioarena hain zuzen ere. Klonazioa, pertsonaia batetik itxura eta portaera bera duten nahi adina sortzeko modua da. Beraz pertsonaia bat sortu, programatu eta horren berdinak direnak sortzen ikasiko dugu.
Klon batek pertsonaiaren kode bera edukiko du.
Klon bat sortzen denean pertsonaiaren posizio berean sortuko da.
Klon baten pertsonaiaren aldagai, tankera eta soinuak edukiko ditu.
Hau praktikan jartzeko ariketa bat egingo dugu. Scratch-eko proiektu berri bat sortzen dugunean agertzen den katua erabiliko dugu.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716