Apika

Koronabirusaren klonak sortu eta pantailan zabaldu

Jolasaren funtzionalitatea garatzen hasteko garaia da!

Birusa aukeratuta dugula, berari dagokion kodea idatzi beharko dugu.

Urratsak

  • 1

    Banderan klik egitea izango da ekintzak hasteko seinalea. Beraz, “Gertaerak” kategoriako “bandera klik egitean” arrastatuko dugu.

  • 2

    10 klon sortu beharko ditugu orain. Begizta bat arrastatuko dugu “Kontrola” kategoriatik, “errepikatu 10 aldiz” jartzen duena eta banderaren blokearen azpira ekarriko dugu.

  • 3

    “Kontrola” kategoriatik “ sortu nire buruaren klona” blokea, aurretik gehitutako begizta blokearen tartera eramanen dugu.

  • 4

    Ausazko posizio batera mugituko dugu birusa. “Mugimendua” kategoriatik  “joan hona ausazko kokapena” blokea hartuko dugu eta begiztaren barrura eramango dugu 3. pausuko blokearen azpira.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716