Apika

Proiektu berri bat sortu: Koronabirusa suntsitzeko jolasa

Koronabirusa denon ahotan dagoen garai honetan erronka berri bat sortu zaigu gizarte gisa aurrera eraman behar duguna. Koronabirusa suntsitu behar dugu gure ingurukoak kutsatu ez daitezen. Horretarako, egunerokoa irudikatuko duen eszena bat sortuko dugu. Atzeko oihal gisa, etxeko edo kaleko irudi bat gehituko dugu, honek egoera kutsatu bat irudikatu behar du. Gure pertsonaia koronabirusa izango da eta klonatu egingo dugu 10 aldiz. Mugimendua ere emango diogu. Koronabirus bakoitzaren gainean klik egiterakoan ezabatuko da. Denak suntsitzen ditugunean pantailaren atzeko aldeko oihala aldatuko dugu eta ingurune garbi bat ikusiko da.

Gure erronka Scratch-en bidez aurreko egoera irudikatzea izango da. Horretarako hemen dituzue jarraitu beharreko pausuak.

Urratsak

  • 1

    Lehenik eta behin, proiektu berri bat sortu beharko dugu Scratch-en. Goiko menuan Fitxategia -> Berria aukeran klik egin behar da.

  • 2

    Proiektuari izena jarriko diogu. Partekatu botoiaren ezkerraldean dagoen eremuan idatzi beharko dugu.

  • 3

    Proiektu berriak katu bat dakar pertsonaia bezala. Guri ez zaigunez interesatzen zakarretara botako dugu.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716