Apika

Hainbat lore marraztu: Lorategia

Hainbat lorez osatutako lorategia marrazteko beste begizta bat erabiliko dugu.

Urratsak

  • 1

    Hainbat lore marrazteko beste begizta bat erabiliko dugu.

  • 2

    Baina modu honetan 10 loreak elkarren gainean daude. Lore bakoitza marraztu ondoren mugitu egin behar dugu. Horretarako hainbat bloke erabil ditzakegu.

    Proba dezagun „Mugimendua“  kategoriako „mugitu 10 pausu“ blokea.

    Programa exekutatzen dugun aldi bakoitzean berriz hasierako posiziora eramateko „Mugimendua“ kategoriako „joan x: 0 y: 0 kokapenera“ blokea erabil dezakegu. 0, 0 puntua pantailaren erdian dago. x ardatzaren balio positiboak eskuinean daude eta negatiboak ezkerrean. y ardatzaren kasuan positiboak goiko aldean daude eta negatiboak behekoan. Bloke horrekin nahi dugun kokapenera eraman ditzakegu objektuak.

  • 3

    Mugimendua horizontalean edo bertikalean egin nahiko bagenu, „Mugimendua“ kategoriako „aldatu x 10 unitate“ edo „aldatu y 10 unitate“ blokeak erabil ditzakegu.

  • 4

    „Mugitu“ kategoriako „joan ausazko kokapenera“ blokea erabiliz lore bakoitza pantailako kokapen desberdin batean jarri dezakegu.

     

  • 5

    Pantaila garbitu ondoren, Pertsonaia ataleko Tamaina eremua edo „Itxura“ kategoriako „aldatu tamaina -10 unitate“ blokea erabiliz petaloen tamaina txikiagotu dezakegu pantailan lore gehiago marrazteko.

    Aurreko programa berriz exekutatuz honelako emaitza lortuko dugu:

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716