Programazioaren eta Scratch-en oinarrizko kontzeptu batzuk ikasten hasiko gara pausoz pauso adibide batekin. Petalo soil batetik abiatuta, programazioa erabiliz koloretako loreak nola marraztu ikasiko dugu eta azkenik lorategi oso bat lortuko dugu. Programazioaren ahalmena ikusi eta ikasteko adibide polita da.
Hemen aurkituko duzue tutorialeko zati guztietako kodea daukan proiektua: https://scratch.mit.edu/projects/388466782/
Petalo batetik abiatu eta programazio bidez lorategi bat marraztuko dugu. Programatzen hasi aurretik, abiapuntua marraztu behar dugu: petaloa.
Irakurri gehiagoLehen pauso bezala, lorea begiztarik gabe marraztuko dugu, biratu eta zigilua blokeak erabiliz. Petalo bakoitza marrazteko blokeetan behin eta berriz klik egin beharko dugu.
Irakurri gehiagoOrain lorea eskuz margotu beharrean begizta bat erabiliko dugu. Begizta (ingelesez loop, gazteleraz bucle, frantsesez boucle) blokeek barruan dauzkaten aginduak hainbat aldiz errepikatzeko balio dute.
Irakurri gehiagoHurrengo ariketan petalo bakoitza kolore desberdinekoa duen lore bat marraztuko dugu.
Irakurri gehiagoLorategia ederragoa izango litzateke lore mota bat baino gehiago balego. Ikus dezagun nola.
Irakurri gehiagoIAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716