Apika

Lorea marraztu begiztarik gabe

Lehen pauso bezala, lorea begiztarik gabe marraztuko dugu, biratu eta zigilua blokeak erabiliz. Petalo bakoitza marrazteko blokeetan behin eta berriz klik egin beharko dugu.

Urratsak

  • 1

    Arkatza kategoriako blokeak behar ditugu („zigilatu“ eta „ezabatu guztia“ blokeak). Erabili ahal izateko gehigarri bat instalatu behar da:
        1. Behean ezkerrean dagoen „Gehitu gehigarri bat“ botoia sakatu.
        2. Aukeratu „Arkatza“

    Bloke berri batzuk agertuko zaizkigu.

  • 2

    „Arkatza“ kategoriako „Zigilatu“ eta „biratu 15 gradu“ blokeak erabiliz programatxo bat sortuko dugu.

    „Mugimendua“ kategoriako „biratu 15 gradu“ blokeak gure petaloa biratzen du.

    „Arkatza“ kategoriako „Zigilatu“  blokeak gure petaloa dagoen lekuan kopiatuko du, zigilu bat balitz bezala.

  • 3

    Programatxo horretako lehen blokean behin eta berriz klik egiten badugu petaloek lore bat osatzen dutela ikusiko dugu.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716