Apika

Lorearen petaloa marraztu

Petalo batetik abiatu eta programazio bidez lorategi bat marraztuko dugu. Programatzen hasi aurretik, abiapuntua marraztu behar dugu: petaloa.

Urratsak

  • 1

    Pertsonaia atalean katuaren pertsonaia kenduko dugu zakarrontzi baten barruan x bat duen botoia erabiliz. Programa honetan ez dugu erabiliko, baina lasai, ez da galduko eta.

  • 2

    Ondoren, sagua Pertsonaia ataleko plus botoiaren gainean jarri eta pintzela sakatuko dugu.

  • 3

    Pertsonaia berriari nahi dugun izena jarriko diogu, adibidez, „Petaloa“.

  • 4

    Tankerak fitxan „tankera1“-en ordez nahi dugun izena jarriko dugu, adibidez, „lehena“.

  • 5

    Pintzelaren kolorea eta lodiera hautatu.

  • 6

    Petalo bat margotu pintzela erabiliz.

    GARRANTZITSUA: Petaloak hasiera eta bukaerak (alde fina) erdian kokatuta egon behar du.

  • 7

    Bete tresna erabiliz nahi den kolorearekin bete.

  • 8

    Tamaina egokitzeko, Pertsonaia ataleko Tamaina eremua erabil dezakegu. Edo bestela, „Itxura“ kategoriako „aldatu tamaina 10 unitate“ blokea ere erabili dezakegu. Txikiegia bada 10 balioa utzi, handiegia bada aldiz, -10 jarri. Blokean klik egin nahi den tamaina eduki arte.

  • 9

    Petaloaren hasierako norabidea Pertsonaia ataleko Norabidea eremua erabiliz aldatu dezakegu.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716