Amaitzeko, beste gertaera bloke bat ikusiko dugu: tekla sakatzean.
Orain arte programak abiarazteko „Gertaerak“ kategoriako „bandera klik egitean“ blokea erabili dugu, baina badira gertaera bloke gehiago, adibidez, “zuriunea tekla sakatzean“ (beste edozein tekla ere jar daiteke). Zuriunea tekla sakatzeko gertaera ematean horri lotutako kodea exekutatzen du.
„Joan hona“ blokeak ausazkoa aukeraz gain saguaren erakuslea aukera ere badauka.
Bi bloke horiek loreak marrazteko gure kodearekin konbinatuz, zuriunea tekla sakatzean sagua dagoen lekuan marraztuko dugu lorea. Aldatu kolorea eta hurrengo tankera blokeak erabiltzen ari garenez kolore eta diseinu desberdineko lore bat marraztuko dugu aldiro.
Ezabatu guztia blokea kentzen badugu, ausazko tankera eta koloreko lorez betetako lorategi bat osatu dezakegu sagua mugitu eta gora gezia sakatuz.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716