Hainbat lorez osatutako lorategia marrazteko beste begizta bat erabiliko dugu.
Lore bakoitza marraztu ondoren mugitu egin behar dugu. Horretarako hainbat bloke erabil ditzakegu.
Proba dezagun „Mugimendua“ kategoriako „mugitu 10 pausu“ blokea.
Programa exekutatzen dugun aldi bakoitzean berriz hasierako posiziora eramateko „Mugimendua“ kategoriako „joan x: 0 y: 0 kokapenera“ blokea erabil dezakegu. 0, 0 puntua pantailaren erdian dago. x ardatzaren balio positiboak eskuinean daude eta negatiboak ezkerrean. y ardatzaren kasuan positiboak goiko aldean daude eta negatiboak behekoan. Bloke horrekin nahi dugun kokapenera eraman ditzakegu objektuak.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716