Apika

Lorea marraztu begizta bat erabiliz

„Kontrola“ kategoriako „Errepikatu 10 aldiz“ blokea erabiliko dugu.

Nahi dugun petalo kopurua n bada hori jarri behar dugu errepikatu blokean eta 360 / n balioa jarri behar dugu biratu gradu blokean. „Eragiketak“ kategoriako zatiketa blokea ere erabili dezakegu.

“joan x: 0 y: 0” blokeak erdian kokatzeko balio du. X eta Y balioak aldatuz beste kokapen bat erabil dezakegu nahi izanez gero.

Adibidez, 10 petaloko lorea nahi badugu, 10 aldiz errepikatu behar dugu eta 360 / 10 gradu biratu aldiko. Saiatu petalo kopuru desberdinetako loreak sortzen.

Programa abiarazteko „Kontrola“ kategoriako „bandera klik egitean“ blokea erabiliko dugu. Hau gertaera bloke bat da. Gertaera bat ematen denean, kasu honetan banderan klik egitea, gertaera blokearekin lotutako blokeak exekutatzen dira.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716