Apika

Lorea marraztu begiztarik gabe

Lehen pauso bezala, lorea begiztarik gabe marraztuko dugu, biratu eta zigilua blokeak erabiliz. Petalo bakoitza marrazteko blokeetan behin eta berriz klik egin beharko dugu.

Urratsak

  • 1

    Snap! erabiliz programatzen hasteko ez dago ezer instalatu beharrik. Nahikoa da https://snap.berkeley.edu/snap webgunera joatea.

  • 2

    „Arkatza“ kategoriako „zigilua“ eta “Mugimendua” kategoriako „biratu 15 gradu“ blokeak erabiliz programatxo bat sortuko dugu “Programak” fitxan:

    „Mugimendua“ kategoriako „biratu 15 gradu“ blokeak gure petaloa biratzen du.

    „Arkatza“ kategoriako „zigilua“  blokeak gure petaloa dagoen lekuan kopiatuko du, zigilu bat balitz bezala.

  • 3

    Programatxo horretako lehen blokean behin eta berriz klik egiten badugu petaloek lore bat osatzen dutela ikusiko dugu:

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716