Ariketa honetan osagai elektriko berri bat erabiliko dugu: lau hankako botoia.
Botoia
Lau hankako botoian alde bereko hankak beren artean konektatuta daude, baina botoia sakatu gabe dagoenean bi aldeak konektatu gabe daude. Botoia sakatzean bi aldeak konektatzen dira.
Irudia ikusita errazago ulertuko duzue:
Botoia sakatzean bi aldeak konektatzen dira eta elektrizitatea alde batetik bestera igaro daiteke.
10 KiloOhm-eko erresistentzia bat konektatuko dugu botoiaren beste hanka dagoen errenkadako edozein zulotan. 5Vko kableak eta erresistentziak botoiaren alde berean egon behar dute.
Erresistentziaren beste hanka beste zulo batean sartuko dugu.
Kasu honetan, erresistentzia erabiltzearen arrazoia ez da botoia ez erretzeko, nekez kaltetuko baita. Botoia sakatu gabe dagoenean zirkuitua ez dago itxita, baina dagokion pinean hala ere korrontea dago. Nahi izanez gero, erraz egiaztatu daiteke pin analogiko batera kable bat konektatu eta korrontearen balioa irakurriz. Etengabe aldatzen dela ikusiko dugu. Hori hainbat faktoreren eraginez gertatzen da: aireko elektrizitate estatikoa, inguruko instalazio elektrikoek eragindako korronte induzitua... Erresistentzia jarrita zirkuitua itxi gabe dagoenean balioa zero izatea lortzen dugu.
Snap4Arduinon programa hau osatu behar dugu.
“irakurketa digitala” blokea berria da. Pin baten egoera irakurtzen du, hau da, pin horretan korronte elektrikorik dagoen ala ez.
Hau da programak egiten duena hitzez azalduta:
Bandera klikatzean beti begizta bat hasten da.
Begizta horretan programak behin eta berriz begiratzen du 10 pinaren egoera. Botoia pin horretara konektatuta dago. Korronte elektrikoa badago, hau da, botoia sakatuta badago, LEDa konektatuta dagoen 13 pinera elektrizitatea bidaltzeko agintzen du, LEDa piztuz, bestela 13 pineko korrontea mozten du, LEDa itzaliz.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716