Aurreko tutorialetan zirkuituen eta programazioaren oinarriak ikasi ditugu, tutorial honetan biak erabiliko ditugu.
Arduinoren pin digitalak
Arduinoak 0tik 13rako zenbakiak dituzten pin digitalak ditu. Orain arte erabili dugun 3V3 pinak beti 3,3 Volt ematen ditu, pin digitalek aldiz 5 Volt eman ditzakete edo ez, eta beren jokabidea programazio bidez kontrolatu dezakegu.
GARRANTZITSUA: Aurreko tutorialetan ikusi dugunez erresistentziarik erabiltzen ez badugu LEDak erre ditzakegu, orain 5 Volt-ekin lan egingo dugunez are garrantzitsuagoa da erresistentzia bat erabiltzea
“LEDa piztu kableekin zirkuitu bat osatuz erresistentzia bat erabiliz” ariketako zirkuitu berdina osatu behar dugu, desberdintasun txiki batekin, 3V3 pina erabili ordez programazio bidez kontrolatu dezakegun pin bat erabiliko dugu, adibidez, 13a.
Pin digitalen ondoan GND (ground, lurra) pin bat dago. Orain arte erabili dugun GND pinaren baliokidea da. Erabiliko dugun pin digitalaren ondoan dagoenez erosotasunagatik hori erabiliko dugu.
Zirkuituaren xehetasuna:
“Kontrola” eta “Arduino” ataletako blokeak erabiliz programa hau osatuko dugu:
“Ezarri x pin digitala on/off” blokea erabiliz pin digitalen jokabidea kontrola dezakegu.
Horretarako erabiltzen ari garen pinaren zenbakia jarri behar da eta korrontea eman behar duen ala ez zehaztu. Gure kasuan 13.a pinera konektatutako LEDa piztu nahi dugunez halaxe ezarri behar dugu.
Bandera klikatzean LEDa piztuko da.
IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.
ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716