Apika

Arduino eta Snap4Arduino prestatu

Arduino IDEa instalatzea

Snap4Arduinoren web bertsioa Chromebook-era konektatutako Arduinoarekin komunikatu ahal izateko StandardFirmata izeneko programa bat kargatu behar dugu Arduinoan, horretarako Arduino IDEa instalatu behar dugu.

Arduino IDEa Arduinorako programak idatzi, kargatu eta exekutatzeko programa ofiziala da. C programazio lengoaiaren antzekoa den lengoaia bat erabiltzen du. Guk pauso honetan bakarrik erabiliko dugu, gero bloke bidezko Snap lengoaia erabiliz programatuko dugu.

Pauso hauek Linux edo Windows sistema eragilea duen ordenagailu batean egin behar dira, ez Chromebook-ean. Jarraian azalduko dugu sistema eragile bakoitzean egin beharrekoa. Aukeratu nahiago duzuna.

 

 

Urratsak

  • 1

    Arduinoan StandardFirmata kargatzea

    1. Arduino IDEa ireki.
    2. Menuan Tresnak > Plaka-ra joan eta bertan modeloa “Arduino/Genuino Uno” aukeratu behar da. Hori baita erabiliko dugun Arduino plakaren izena. Arduino mota asko daude, beste bat erabiltzen ari bazara aukera dagokiona.
    3. Ondoren, menuan Tresnak > Ataka aukerara joan. Bertan agertuko dena desberdina izango da erabiltzen ari garen sistema eragilearen arabera, baina edozein kasutan parentesi artean (Arduino/Genuino Uno jartzen duena hautatu behar da
    4. Atal honekin amaitzeko StandardFirmata kargatu eta exekutatu behar dugu Arduinoan. Horretarako lehenik hautatu egin behar dugu: Fitxategi > Adibideak > Firmata > StandardFirmata.
    5. StandardFirmata programaren iturburu-kodea daukan leiho berri bat irekiko zaigu. Kargatu botoia sakatu behar dugu, programa konpilatu eta Arduinoan kargatzeko.
    6. Bukatzen duenean leihoaren beheko aldean datuen karga amaitu dela adierazten duen mezu bat agertuko da (itzulpena ez da oso txukuna). Dena ondo joan bada Chromebook-ean Snap4Arduino martxan nola jarri azaltzen duen atalera joan zaitezke.

      OHARRA: Linux erabiltzen ari bazara posible da 2 eta 3 pausoetan baimenekin arazoak izatea. Hala bada, ireki terminal bat eta exekutatu komando hau:

       ls -l /dev/ttyACM*

      Horrelako zerbait agertuko zaizu:

      crw-rw---- 1 root dialout 188, 0 5 apr 23.01 ttyACM0

      Bukaerako zenbakia aldatu daiteke (ttyACMx). Guri interesatzen zaiguna fitxategia zein taldetakoa den jakitea da. Kasu honetan dialout taldekoa da. Gure erabiltzailea talde horretan sartu behar dugu. Horretarako ondorengo komandoa exekutatuko dugu:

      sudo usermod -a -G dialout

     

  • 2

    Chromebook-ean Snap4Arduino martxan jartzea

    Snap4Arduino web aplikazio bat da, URL honetan aurki dezakezue:

    http://snap4arduino.rocks/run/

    Baina Arduinorekin komunikatu ahal izateko Chrome nabigatzailearen gehigarri bat instalatu behar dugu. Zoritxarrez beste nabigatzaileetarako une honetan ez dago gehigarririk.

    1. Lehenik eta behin, Arduinoa Chromebook-era konektatu USB bidez.
    2. Ondoren Chrome-rako gehigarria instalatu behar da. Horretarako, Snap4Arduino webgunean sartu eta Chrome/Chromiun Plugin botoian klik egin deskargatzeko.

    3. crx luzapena duen fitxategi bat deskargatuko da. Ondoren Chrome ireki eta menuan Tresna gehiago -> Gehigarriak aukera hautatu. Ireki berri duen leihoan, instalatuak dauden gehigarri guztiak ikusi ahalko ditugu. Lehenago deskargatutako fitxategia horra arrastatu eta jaregin behar da instalatu ahal izateko.

      Hemen ikus dezakegu fitxategia gehigarrien pantailara eramanez gero instalatzeko aukera ematen duela.
       
    4. Fitxategia jaregitean elkarrizketa-koadro hau azalduko zaigu, “Add app” botoia sakatu behar da.
    5. Lehen aipatutako Snap4Arduinoren web bertsioa ireki nabigatzailean: http://snap4arduino.rocks/run/
    6. Editorea agertuko zaizu. Momentuz ez dago euskaraz baina itzultzen ari gara.
    7. Ezkerrean dagoen Arduino atalean klik egin eta “Connect arduino” aukerari eman.
    8. /dev/ttyACM0 aukeratu behar da. Eta horrela dena muntatua geratuko zaigu.
  • 3

    Windows

    Arduinoren webguneko deskargen orriko “Download the Arduino IDE” atalean zure sistemari dagokiona aukeratu behar duzu. Hiru aukera dituzu:
    1. ​​“Windows Installer, for Windows XP and up”
      Windows XP edo berriagoetan instala dezakezu. Zure sistema eragilea Windows XP, Windows Vista edo Windows 7 hau da aukerarik egokiena.
    2. “Windows app Requires Win 8.1 or 10”:
      Zure sistema eragilea Windows 8.1 edo 10 bada hau da aukerarik egokiena. Bertsio zaharrago bat badaukazu erabili lehen aukerakoa.
    3. “Windows ZIP file for non admin install”:
      Zure ordenagailuan administratzaile baimenik ez badaukazu hau da aukerarik egokiena.
      I
    4. Egin klik bikoitza deskargatu duzun instalatzailean eta instalazioa hasiko da.
    5. Instalazioko lehen pausuan, instalatuko diren elementuak aukeratzeko eskatuko dizu. Defektuz denak markatuak etorriko dira eta hori horrela uztea gomendatzen dugu.
    6. Bigarren pausoan instalazio karpeta aukeratu behar da. Hori ere bere horretan uztea gomendatzen dugu.
  • 4

    Linux

    1. Arduinoren webguneko deskargen orriko “Download the Arduino IDE” atalean zure sistemari dagokiona aukeratu behar duzu. Orokorrean “Linux 64 bits” jartzen duena deskargatu behar duzu baina Raspberry Pi bat erabiltzen ari bazara “Linux ARM” da behar duzuna.
    2. Deskargatu ondoren ireki terminal bat eta cd komandoa erabiliz deskargatutako fitxategia dagoen karpetara joan. Adibidez, Deskargak karpetan badago: cd Deskargak
    3. Fitxategia deskonprimitu egin behar dugu, horretarako komando hau exekutatu behar da:tar xf arduino-1.8.5-linux64.tar.xz
      OHARRA: Instalazioa egiten ari zarenerako bertsio berriago bat argitaratu badute edo Raspberry Pi-rako bertsioa (ARM) deskargatu baduzu, posible da fitxategiaren izena desberdina izatea. Erabili dagokiona.
    4. Deskonprimitzean sortu den karpetara sartu behar dugu, horretarako cd komandoa erabiliko dugu: cd arduino-1.8.5​
    5. Arduinoren IDEa instalatzeko komando hau exekutatuko dugu:./install.sh
      Mahaigainean lotura sortuko du eta dagoeneko programa martxan jarri dezakegu.

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716