Apika

LED bat piztu eta itzali, argi sentsore baten arabera

Azalpena:

Ariketa honetan osagai elektriko berri bat erabiliko dugu: argitasun sentsorea.

RGB LEDa: 

Erabiliko dugun argitasun sentsorea oso sinplea da, 2 egoera bereizten ditu: argitasuna edo iluntasuna. Batetik besterako muga bihurkin (destornilladore) bat erabiliz kontrolatu dezakegu.

Sentsore hau funtsean erresistentzia bat da. Iluntasuna dagoenean erresistentzia oso txikia dauka eta elektrizitateari igarotzen uzten dio. Argitasuna dagoenean aldiz erresistentzia handia jartzen dio elektrizitateari eta elektrizitate korronte txikia igarotzen da.

3 hanka ditu

•    DO: Argitasun/iluntasun egoeraren informazioa ematen digu, hau da, iluntasuna badago korronte elektrikoa ematen du, argitasuna badago ez.

•    GND: Lurrera konektatu behar da.

•    VCC: 5Vko pinera konektatu behar da. 


pdfErronkak | 0 bytes

Urratsak

  • 1

    Aurreko ariketetan ikasi dugun bezala erresistentzia batez eta LED batez osatutako zirkuitu bat osatuko dugu, 10 eta GND pinak erabiliz.

     

  • 2

    Argitasun sentsorea Arduinora konektatu 3 eme-ar kable erabiliz:

    Sentsorearen VCC konexioa -> Arduinoaren 5Vko pinera
    Sentsorearen GND konexioa -> Arduinoaren GND konexiora
    Sentsorearen  DO konexioa -> Arduinoaren 11 pinera

    Oharra: Fritzing-en (zirkuituen irudiak sortzeko erabiltzen dudan programa, oso ondo dago) ez dut aurkitu gure argitasun sentsorearen berdina den irudirik. Horregatik ikusten da gainerakoen aldean desberdina.

     

  • 3

    Snap4Arduinon programa hau osatu behar dugu.

    Hau da programak egiten duena hitzez azalduta:

    Bandera klikatzean beti begizta bat hasten da.

    Begizta horretan programak behin eta berriz begiratzen du 11 pinaren egoera. Argitasun sentsorea pin horretara konektatuta dago. Korronte elektrikoa badago, hau da, sentsoreak iluntasuna detektatzen badu, LEDa konektatuta dagoen 10 pinera elektrizitatea bidaltzeko agintzen du, LEDa piztuz, bestela 10 pineko korrontea mozten du, LEDa itzaliz.

Materiala

  • Arduino plaka bat
  • LED bat
  • Prototipo plaka bat
  • 5 kable ar-ar
  • 3 kable eme-ar
  • 220 Ohm-eko erresistentzia bat
  • Argitasun sentsorea
  • Snap4Arduino

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716