Apika

Sentsore analogikoak: argi sentsorea

Sentsore digitalak eta analogikoak

Bi motatako sentsoreak daude: digitalak eta analogikoak. Aurreko unitate batean erabili genuen argitasun sentsorea digitala zen, hau da, argitasun mailaren arabera korrontea itzultzen zuen ala ez.

Unitate honetan erabiliko ditugun argitasun sentsorea aldiz analogikoa da, hau da, itzultzen duten balioa tarte zabalago batean dago. Arduinoan erabiliko ditugun sentsore analogikoek 0 eta 1023 zenbakien arteko balio bat itzultzen dute.

Arduinoan orain arte pin digitalak erabili ditugu, baina sentsore analogikoekin pin analogikoak erabili behar dira. Arduinoak 6 pin analogiko ditu: A0, A1, A2, A3, A4 eta A5 jartzen dutenak. Ondorengo irudian lauki gorriaren barnean daudenak dira:

Fotoerresistentzia edo zelula fotoelektrikoa

Argitasun sentsore analogikoak 2 konexio ditu: Elikadura. 5Vko pinera konektatu behar da.
Arduinoko A0 konexiora. erresistentziaren hanka bat tartean jarri behar zaio. Gero eta iluntasun handiagoa izan, orduan eta erresistentzia handiagoa egiten du, beraz, zenbaki txikiagoa bueltatuko du seinale analogikotik. Gero eta argi gehiago egon, orduan eta erresistentzia gutxiago egingo dio seinaleari eta zenbaki altuagoa bueltatuko digu.


pdfErronkak | 0 bytes

Urratsak

  • 1

    Muntaia

    a.- Fotoerresistentzia prototipo plakan jarri.

    b.- Bere hanka baten errenkada berean 10kOhm-etako erresistentziaren hanka jarri. Errenkada beretik kable bat arduino plakako A0 konexiora eraman.

    c.- Erresistentziaren beste hanka lurrera eraman (GROUND).

    d.- Snap4Arduinon programa osatu behar dugu ondoren.

  • 2

    Programa

    a.- Aldagai bat sortuko dugu “argia” izenekoa.
    b.- Programa hasieratzeko banderan klik eginen dugu. Horretarako, banderaren blokea jarriko dugu hasieran.
    c.- Gero, “beti” jartzen duen begizta jarriko diogu azpian. Ekintza bat inoiz gelditu gabe egiteko balio du honek. Kasu honetan arduinoko sentsorearen balioa irakurriko dugu.
    d.- Hurrengo blokeak, bloke urdina du bere barnean. Sortu dugun “argia” aldagaiaren barruan sentsore analogikoko balioa gordeko dugu.
    e.- Bukatzeko, “argia” aldagai hori pantailan erakutsiko da. 0 eta 1023 bitarteko balio bat bueltatuko digu. Gero eta ilunagoa, orduan eta balio baxuagoa erakutsiko du. Eta alderantziz, gero eta argitasun gehiago egon, orduan eta balio altuagoa erakutsiko du.

  • 3

    Arduino programa

    Argia aldagaia erakutsiko da pantailan eta sentsoretik hartuko duen balioa erakutsiko du.

     

Materiala

  • Arduino plaka bat
  • Fotoerresistentzia edo zelula fotoelektriko bat
  • 10 KOhm-eko erresistentzia
  • Prototipo plaka bat

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716