Apika

Serbomotorra martxan jarri

Azalpena:

Ariketa honetan osagai berri bat erabiliko dugu: serbomotorra.

Serbomotorra:

Erabiliko dugun serbomotorra SG90 deitzen da. 180 gradu biratzeko aukera ematen du, hau da, bira erdia. 3 konexio ditu:

•    Laranja: Seinalea. Biratu beharreko angelua kontrolatzeko erabiltzen da.

•    Gorria: Elikadura. Motorrak lan egiteko behar duen elektrizitatea. 5Vko konexiora konektatu behar da.

•    Marroia: Lurra. GND konexiora konektatu behar da.


pdfErronkak | 0 bytes

Urratsak

  • 1

    Serboari plastikozko “besoak” jarriko dizkiogu. Besoek erdian zulotxo bat dute, serboaren gurpila bertan txertatuko dugu.

  • 2

    Ar-ar kableak erabiliz serbomotorra Arduino plakara konektatuko dugu:

    Serbomotorraren konexio laranja -> Arduinoaren 9 pinera.
    Serbomotorraren konexio gorria -> Arduinoaren 5V pinera.
    Serbomotorraren konexio marroia -> Arduinoaren GND pinera.

  • 3

    Snap4Arduino-n serbomotorrak kontrolatzeko aukera ematen duen bloke berri bat erabiliko dugu:

    Aukera hauek ematen ditu:

    “angelua (0-180)” jartzen duen aukera hautatuko dugu. Banderan klikatzean serboa jartzen dugun angelura mugituko da. Egin proba batzuk nola funtzionatzen duen ikusteko.

  • 4

    Serboaren besoetako batean hari bat lotu, hariaren beste muturra paper zati bati itsatsi zeloarekin. Ikasle batek eutsitako arkatz baten gainetik pasako dugu haria. Serboarekin paper zatia jaso eta jaitsiko dugu, oilategiko atea balitz bezala.

  • 5

    Snap4Arduino-n lehen sortu dugun programatxoan aldaketa batzuk egingo ditugu, atea itxi eta irekitzeko.

Materiala

  • Arduino plaka bat
  • SG90 servo motor bat
  • 3 kable ar-ar
  • Hari bat

Licencia Creative Commons

IAMETZAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

IAMETZA INTERAKTIBOA

ZIRKUITU IBILBIDEA 2 - 1. PABILOIA
LASARTE-ORIA (GIPUZKOA)
T (+34) 943 376 716